Kids&Us Pontevedra

Kids&Us-ek bere profesionalak elkartu ditu Urteko Batzarrean

Publicado 01/09/2016 por Kids&Us

700 pertsona baino gehiago elkartu ziren Kids&Usen Urteko Batzarrean. Bilkura apirilaren 7, 8 eta 9an egin zen, Port Aventuran (Tarragona). Bertan izan ziren Kids&Useko Manresako (Bartzelona) profesionalak eta 8 herrialdetako frankiziadunak eta zuzendariak: Espainia, Andorra, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, Txekiar Errepublika eta Mexikotik etorriak.

Batzarra aukera ezin hobea izan zen networkinga indartzeko. Gainera, hitzaldiak, aurkezpenak eta team building motako jarduera bat egin ziren jolas-parkean; horrenbestez, ezinbesteko hitzordu bilakatu zen Kids&Usen egutegian.

Kids&Usen koloreak mundu osoan

Han ziren Natàlia Perarnau (Kids&Usen fundatzailea) eta Quim Serracanta (zuzendari nagusia), enpresak hurrengo ikasturterako dituen berrikuntzak azaltzen.

Bestalde, urtero bezala, Urteko Batzarrean gehien esperotako uneetako bat aurkeztu zuen Susanna Salak (sormen-zuzendaria): komunikazio-kanpaina berria. Susannak zioen bezala, Speak in Colours kanpainak koloreen indarra irudikatzen du, "haurrek sentsazioen eta emozioen bidez ikasten duten unibertsoa osatzen baitute koloreek”. Koloreak funtsezko osagaiak dira Kids&Usen DNAn. Beraz, komunikazio-kanpaina berri honekin kolore horiek erakutsi nahi dizkiogu munduari".

Ikasturte berria, erronka berriak eta sentsazio bakarrak

Kids&Usek erronka handia hartu du ikasturte berrirako: mundu osoko 300 zentrotan (gutxienez) 100.000 ikasle izatea. Nazioarteko hedapena izan zen topagunearen ardatz nagusietako bat; izan ere, Kids&Usek Amerikan hazten jarraitzeko asmoaz gain, Afrikako eta Asiako merkatuetara jauzi egitekoa ere badu bere helburuen artean. 

Batzarra amaitu ondoren, Natàlia Perarnauk zera adierazi zuen: "Energia izugarria egon da eta bi norabideetan, gainera. Batzarra benetan hunkigarria izan da, eta beste behin ere, parte-hartzaile guztiak harritzea lortu dugu".

 

Compárteo en >