Kids&Us Pontevedra

Kids&Usen Afrikako lehen zentroak 2016ko irailean zabalduko ditu ateak

Publicado 09/09/2016 por Kids&Us

2016ko irailean beste kontinente batek ateak zabalduko dizkio Kids&Usi: Afrikak. Marokon emandako urrats horren bidez, Kids&Usek munduko 9 herrialdetan eta 3 kontinentetan ezarriko du ingelesa irakasteko bere metodoa: Natural English deritzona. Kids&Usen lantalde pedagogikoak landu du metodologia propio hori, hizkuntzan murgiltzea eta adin oso txikietatik hastea oinarritzat hartuta.   Gaur egun, Kids&Usek zentroak ditu Espainia, Andorra, Portugal, Italia, Frantzia, Belgika, Txekiar Errepublika eta Mexikon.

Marokoko zentro hau zabalduta, Kids&Usek aurrerapausoak ematen jarraitzen du nazioartean hedatzeko bidean. Afrikak aukera handiak eskaintzen ditu da eta, horretaz jakitun, kontinentearen iparraldeko atetik sartu gara gure metodologia errotzeko asmoarekin, haur gero eta gehiagok ikas dezaten ingelesa markaren bikaintasun- eta konpromiso-parametroei jarraituz.

2016ko irailean, mundu osoko 300 zentrok baino gehiagok osatuko dute Kids&Us sarea eta 90.000 neska-mutilek ikasiko dute ingelesa Natural English metodoari jarraituz.

 

Compárteo en >